MUÑOZ, JOKIN
Ebro ibaiak eta trenbideak bat egiten duten Naffarroako Castejon herrian jaio zuten, 1963an. Irakasle eta filologia ikasketak egin zituien, Donostian. 1995ean argitaratu zuen bere lehen literatur lana: Hausturak kontakizun bilduma. Bereak dira halaber, Joan zaretenean (1997) eleberria, Atlantidara biajia (2000) kronika-liburua eta Bizia lo (2003). Azken kontakizun-bilduma horrek Euskadi saria jaso zuen.