Paranoiaren Hozberoa (Nintendorena)
Izuzkiza Tartas, Juan
Esku artean duzun liburua irakurtzea erabaki baduzu, ipurdia, besapea edo mingain azpia prest izan haren mamiak bertan atsedena har dezan. Saiakerak, termometro gisa, paranoia noraino duzun barneratuta argituko dizu, bi salbuespenekin: erremediorik gabe gaixo bazaude, gaixotasunak berak nahi duena erakutsiko dizu termometroak eta, beraz, liburuak ez dizu merezi; eta gaixo ez ba...
Sinopsis
Esku artean duzun liburua irakurtzea erabaki baduzu, ipurdia, besapea edo mingain azpia prest izan haren mamiak bertan atsedena har dezan. Saiakerak, termometro gisa, paranoia noraino duzun barneratuta argituko dizu, bi salbuespenekin: erremediorik gabe gaixo bazaude, gaixotasunak berak nahi duena erakutsiko dizu termometroak eta, beraz, liburuak ez dizu merezi; eta gaixo ez bazaude, ez zenuke denbora alferrik galdu behar inolako saiakerarekin.
Halaber, profezia txiki bat ezkutatzen du liburuak, baina ez dago non ikusi, horrengatik hona hemen aurrerapena: sasi jakitun-oilagorrak altxatu behar dira nola oihukatzen duten ikusteko. Haserretzeko joera sutsua dutenez, profezia betetzeko, haien horzkadek nonbait azaldu beharko dute.
Azken ohartxoa, ia hermetikoa, iniziatuentzat: irakurtzea erabaki baduzu jakin «toooshack, toooshack, toooshack» gudu kantak inspiratu duela saiakera osoa.
Paranoiaren hozberoa lana gertatu da irabazle «egungo mundu mailako egoerari buruzko azterketa-begirada kritikoa, jakinduriaz, freskotasun eta ironiaz manera aski ausart eta originalean garatzen duelako». (Epaimahaiaren aktatik.)
Índice
Sarrera, 11
Hodeitsu, 19
Itxaropena galdu, 31
Gutxi balitz... programatuak, 43
Teologia edo zeinek egin duen kaka, 60
Beste bat...hip!: RAW! RAW! RAW! (Sardina...), 79
Maletak prest: terapia express, 97
Azterketa bidaia: paranoian barrena (diploma bila), 105
Game over, 116
Oharrak, 119
Comentarios
Sé el primero en comentar este libroArtículos relacionados
