. Descripción Fisika eta Kimika DBH 3 liburua baliabide erabilgarria da ikasleentzat, hizkuntza xumea eta adin horretara egokitua erabiltzen baitu, baina adierazpen zientifikoaren berezko zorroztasuna galdu gabe. Liburu horrek irakasgaien arteko lana egiteko aukera ematen du, aniztasuna hartzen du kontuan eta autonomia erkidegoetako curriculumen behar guztiak asetzen ditu. Azalpen teorikoan tartekatuta dauden ebatzitako ariketen helburua azalpenen aplikazio praktikoaren bidez kontzeptuak argitzea da, bai eta ikasitakoa ikaslearen ohiko ingurura hurbiltzea ere. Proposatutako jarduerak mota askotakoak eta motibatzekoak dira, eta behar bezala mailakatuta daude. horrez gain, ikasitakoarekin lotutako gaietan ikasleek sormena garatzea eta ezinbesteko trebetasunak barneratzea du helburu. Proposatutako laborategiko esperientzietan, ikasleentzako material errazak eta eskuragarriak erabiltzen dira. Metodologiari dagokionez, ikasitakoaren erabilgarritasuna eta esanahia egiaztatuz ikaslea motibatuta sentitzea lortu nahi da. Liburuan, inguruaren gertaerak eta esperientziak eta Zientziaren kontzeptu abstraktuak kontrajartzen dira, eta ikasleek eguneroko gertaeren eta esperientzien bidez beren kontzeptuak eratzea da helburua. Gainera, adierazpen mota ugari bultzatzen dira: idatziak, marrazkiak edo eskemak, eskulanak, laborategiko praktikak... Tabla de Contenidos 1. Metodo zientifikoaren hastapenak. 2. Materia. Agregazioegoerak. Solido, likido eta gasen propietateak. 3. Disoluzioak. 4. Materiaren egitura. 5. Substantzia kimikoak. 6. Erreakzio kimikoak. 7. Kimika eta girartea. 8. Energia. 9. Elektrizitatea. 10. Zirkuitu baten transformazio energetikoak. Korronte elektrikoaren eragin magnetikoak.