Publicada en 1947, Si esto es un hombre surgió en la imaginación de su autor durante los días de horror en Auschwitz. Los campos de concentración y exterminio, más que resguardados por las alambradas y los guardias, lo estuvieron por su propia monstruosidad, que los hacía inconcebibles. Es la sobriedad del testimonio de Primo Levi, una víctima que no grita pero que arranca el grito de la garganta de su lector, lo que devuelve al horror su realidad y lo hace inteligible como una siniestra señal de peligro.
Primo Levi (Turin, 1919 - 1987). XV. mendeaz gero Piamonten kokaturiko familia judu batean jaioa. Gerra bete-betean, 1941ean, bukatu zituen Kimika ikasketak. 1943an, partisanoekin bat egin zuen, eta berehala atxilo hartu zuten faxistek. Auschwitzera deportaturik, bertan bizi izan zuen gerraren azken urte ikaragarria, nazientzat esklabo gisa lan eginez. Gerra bukatu eta, aske, Italiara itzuli zenean, kimika lanetan atera zuen bizibidea. Hala ere, bizi izandako infernu hura bere barruan eraman zuen bere buruaz beste egin zuen arte, eta bere literatur jarduna estuki lotua ibili zen Auschwitzen bizi izandako infernuaren lekukotza emateari. Hori du gaia bere trilogia famatuak: Hau gizon bat bada (1947); Suetena (1963) eta Hondoratuak eta salbatuak (1989). Horrez landa, narrazio aipagarrienak: Historia naturalak (1966), Sistema periodikoa (1975), Izar giltza (1978), Orain ez bada, noiz? (1982).