IGERABIDE, JUAN KRUZ / ODRIOZOLA BELÁSTEGUI, ELENA
Kanta herrikoi baten bertsio ilustratua, txiki eta handien gozamenerako.Hasteko, sudur barruan zerbait lodi eta itsaskorra nabaritzen da. Gero, hatza sartzen da sudur barrunbean, gauza berde edo horixka bat kontuz-kontuz ateratzenko. Ondoren, ateratako mukiari begiratu, eta ahora sartzen da. Goxoa dagonenez, berriro mukia nahi. Horrela, familia bateko lau belaunaldi, nahiz emakume, nahiz gizon, kanta herrikoi ospetsu hau kantatzen ari dira. Album honek edozein adinetako mukijaleak gozatuko ditu, eta irakaspenen bat ere eskainiko die.
Juan Kruz Igerabide (Aduna, 1956). Euskal Filologia saileko irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Haur literaturan egindako lan zabalarengatik ezaguna bada ere, badu helduentzako sailean ere liburu gogoangarririk. Haurrentzako poesia jorratu du eta hainbat eta hainbat haur ipuinen artean, Alberdanian argitaratutako batzuk dira: Egunez parke batean, Gauez zoo batean, Denboraldi bat ospitalean eta Oporraldi bat baserrian. Wikipedia