Maider recuerda, con nostalgia y mucho cariño, cómo su abuelo solía llevarla con él a pescar. Su abuelo se ha muerto, pero... un día... cuando sale sola a pescar en la barca de su abuelo algo extraordinario sucede.... Este cuento trata de reconciliar a Ma
Errenterian jaio zen. Filosofia ikasi zuen Parisen, eta, gaur egun, Literaturaren Didaktika irakasten du Donostiako Irakasleen Eskolan (UPV-EHU).
Euskal Herriko hainbat aldizkari eta egunkaritan kolaborazio-lanak egin baditu ere, Haur eta Gazteen Literaturan dauzkagu bere emari nagusiak; dagoeneko, alor horretan, 30 titulu argitaratu ditu.
Aipatutako titulu hauetatik asko hainbat hizkuntzatan itzulita argitaratu dira: ingelesez, frantsesez, gazteleraz alemanez, katalanez, galegoz, arabieraz, koreeraz…
1982an, Lizardi saria irabazi zuen Txan Fantasma ipuinarekin; eta 1991n, berriz, Euskadi saria, Alex ipuinarekin.
Plazaratzen dugun Krokodriloa ohe azpian kontakizunak Antonio Maria Labaien saria jaso ondoren (2002), Espainiako Haur eta Gazte Literaturako Sari Nazionala ere lortu zuen, 2003an.
Nazioarteko aipamenak ere jaso ditu Mariasun Landak: Iholdi (1992an) eta Krokodiloa ohe azpian (2006an) IBBYren Ohorezko Zerrendan sartuak izan ziren, eta Elefante txori-bihotza Municheko Nazioarteko Haur eta Gazte Liburutegi famatuaren White Raven zerrendan agertu zen, 2001ean.
Landaren beste izenburu batzuk: Izeba txikia (1988), Nire eskua zurean (1995), Ahatetxoa eta sahats negartia (1999), Katuak bakar-bakarrik sentitzen direnean (1997), Galtzerdi suizida (2001).