Egun batean institutuko kirol-lehiaketetan era tamalgarrian jardun ondoren, Gregek erabaki zuen bertan behera uztea ofizialki bere atleta ibilbidea, baina, azkenean, gogoz contra onartu zuen amak saskibaloian izena emateko egin zion iradokizuna. Taldean sartzeko probak gaizki baino okerrago egiten ditu Gregek, eta ziur dago ez dutela hartuko, baina, uste guztien aurka, tokia egin diote talderik txarrenean. Denboraldia hasten denean, Greg eta bere taldekideek ez dute uste partida bat bera ere irabazteko gauza izango direnik. Baina kirolean zernahi gerta daiteke. Dena jokoan dagoenean eta pilota Gregen eskuetara iristen denean, asmatuko ote du egoerak eskatzen duen mailari eusten? Edo etsi egingo du behar baino lehen?
Jeff Kinney on line jokoen sortzaile eta diseinatzailea da, eta New York Timeseko egile arrakastatsuena. 2009an, Time aldiskariaren Munduko 100 Pertsonaia Eragin Handienakoen zerrenda sartu zen Jeff. Haurtzaroa Washington DCn igaro zuen, eta 1995ean Ingalaterra Berrira aldatu zen. Jeff Massachussetts hegoaldean bizi da, emaztearekin eta bi semeekin