CALVO, D.
. Descripción Lan horren egitura didaktikoa eta bertako edukiak antolatzean, helburu hau hartu dugu kontuan: lan tresna erabilgarria eta begizkoa izatea, irakasleek eta ikasleek zientziak ikasteko bitarteko egokia izateko. Segur aski, liburu honen ezaugarririk garrantzitsuenetako bat inguruko fenomeno naturalak behatzean eta gero aztertzean oinarrituta egotea da. Izan ere, oso lagungarria da hori irakaskuntzan. Horregatik, arreta handia jartzen da orrialde bakoitzak argazki eta marrazki kopuru egokia izan dezan eta horiek azalpen teoriko guztiak behar bezala indar ditzaten. Horrek ez du esan nahi azalpen teorikoak gutxiesten ditugunik, ez baita ahaztu behar DBHn irakurmena krisian dagoela eta ikusentzunezkoaren nagusitasunak azaleko eta gutxi gorabeherako ezagutzara bideratzen duela ikaslea. Pedagogiari dagokionez, ikasteko modu horrek memorizazio hutsetik urruntzen du ikaslea, eta ikasitako kontzeptuetatik ondorioak eta loturak ateratzera bideratzen du. Tabla de Contenidos 1. Harriak eta mineralak. 2. Zelulak eta ehunak. 3. Osasuna eta gaixotasuna. 4. Elikadura eta osasuna. 5. Nutrizioan parte hartzen duten beste aparatuak. 6. Nerbiosistema. 7. Nerbiosistemaren errezeptore eta efektoreak. 8. Giza Ugalketa.