ALBERDI, PEDRO
Pedro Alberdi Zinkunegi Eibarren jaio zen 1957an. Euskara irakasle ogibidez, Bilbon bizi da aspalditik, 17 urte zituenetik. Euskal Filologian lizentziatua. Egun Bilbo Zaharra Forumeko arduraduna da. Sari asko irabazi ditu bere lanekin. Haur-Gazte Literatura generoko Handitzen naizenean (Alberdania, 1995) eta Nire kalea (Erein 1998) argitaratu zituen literatur ibilbidearen hastapenetan