UGARTE, YURRE
Tolosan jaio zen. 1990an hasi zen gidoigintza profesionalean. Geroztik gidoiak idatzi ditu hainbat telebista katerako fikzioaren alorrean: ETB, Tele-5, TV-3, Telemadrid. Azken urteetan antzezlanen produkzioan ibili bada ere, marrazki bizidunetako luzemetrai baterako gidoia prestatzen ari da orain.