GARCÍA, J. A.
. Descripción Fisika eta Kimika DBH 4 liburuak modu argian eta atsegingarrian aurkezten ditu edukiak. Lan tresna erabilgarria da ikasleentzat, prestakuntza zientifikorako ezinbesteko oinarrizko kontzeptuak barneratzeko aukera ematen baitio ikasleari, eta, gainera, pentsatzeko, jakinminerako, sormenerako, jarrera kritikorako eta zientzia esperimentaletarako garapen pertsonala bultzatzen du. Edukiak modu xumean daude aurkeztuta, ikasleek beren inguruko fenomeno naturalak ikusiz errazenetik zailenera ¿zehatzetik abstraktura¿ pasatzeko. Liburuak hamabi unitate didaktiko ditu (zortzi fisikari buruzkoak, lau kimikari buruzkoak eta osagai ezorganikoen formulazioari eta nomenklaturari buruzko eranskin bat). betiere, DBHren gaineko indarreko arautegiaren araberakoa. Fisikaren atalean, higiduren, indarren, energia mekanikoaren, uhin energiaren eta energia trukeen kontzeptuak eta aplikazioak daude. Kimikaren atalean, aldaketa kimikoak lantzen dira nagusiki, eta karbonoaren osagaien sarrera egiten da. Unitate guztiek egitura bera dute: motibatzeko sarrera, aldez aurretiko ezagutzak ebaluatzeko testa eta edukien garapena. Edukiak garatzeko, baliabide hauek erabiltzen dira: ebatzitako adibideak, jarduerak, laborategiko esperientziak, zailtasun mailaren arabera ordenatutako galderak eta ariketak, eta, unitatearen amaieran, oinarrizko kontzeptuen laburpena. Tabla de Contenidos 1. Gorputzen higidura . 2. Indarrak. 3. Indarrak eta higidura. 4. Fluidoen estatika. 5. Grabitazio indarrak. 6. Lana, potentzia eta energia mekanikoa. 7. Energia trukeak. 8. Uhinen energia: argia eta soinua. 9. Elementuak eta elementuen arteko loturak. 10. Erreakzio kimikoak. 11. Intereseko erreakzio kimikoak. 12. Karbonoaren konposatuen kimika. Eranskina. Konposatu ezorganikoen formulazio eta nomenklatura.