ARNAL GIL, JAVIER IGNACIO / BLASCO LÓPEZ, JULIO ANTONIO (Ilustración)
Mi vecino tiene una terraza enorme. En ella solo hay una jaula que ahora la habita un pajarito de pico afilado, cara roja y alas negras y amarillas. Mi vecino es un poco autoritario y no para de dar órdenes al pobre pajarito: ¡Co-come, Be-bebe, Ca-canta, Gil Jilguero!
Txabi Arnal Gil (Ermua, 1967). Jakin ezazu zuk orain minibiografia hau irakurri behar izatearen errudunak Mortadelo eta Filemon, Long John Silver eta Batman direla, eta nire ama ere bai, goizero esnatzen ninduelako Sagutxo Pinpirinaren gorabeherekin. Badira berrogeita hamar urte haur-literaturarekin ibiltzen hasi nintzela, eta ez daukat inolako asmorik dibortzioa eskatzeko. Beti bezala jarraituko dut irakurtzen eta idazten, eta Haur Literaturako klaseak ematen Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean. Eta bidean sariren bat jasotzen badut, ondo baino hobeto! Orain arte hauek jaso ditut: Anuari, White Raven, Vittoria Samarelli, eta Ondoen Argitaratutako Liburuen saria, Haur eta Gazte Literaturakoa, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak ematen duena. Eta orain, agur esan behar dizuet. Ideia bat dabilkit buruan bueltaka, eta hobe dut kasu egin, bestela, agian, alde egingo dit eta.