MOCHÓN MORCILLO, FRANCISCO
. Descripción Hedabideetan oso maiz entzuten ditugu hitz hauek: makroekonomia, BPG, eskaintza, eskaera eta abar. Oro har, ez dakigu zer esan nahi duten. Hori dela eta, testu horrek ikasleari laguntza eman nahi dio, lehenengo eta behin, kontzeptu horiek ezagutzeko eta menperatzeko eta haiekin trebatzeko, eta, bigarrenik, gaur egungo gaiei buruzko iritzi kritikoak eman ahal izateko. Hala eta guztiz ere, hitz horien esanahia jakitea hutsaren hurrena litzateke, gure inguruko arazo ekonomikoei eta gizarteari buruzko azterketa kritikoa egin ezean edo merkatu ekonomiaren berezko balioak identifikatu eta beste sistema ekonomiko batzuekin alderatu ezean. Horregatik, ekonomiaren funtzionamenduari buruz behar besteko azalpen argia eta zehatza ematen da. Edukiak eta teoriak azaltzeko, intuiziozko azalpena erabili da, irudikapen grafikoen eta eskemen bidez. bestalde, formak eta teknika matematikoak aplikatzean funtsezkoa eta ezinbestekoa aurkezten da. Berriak izan daitezkeen kontzeptu ekonomikoak errazago ikasteko, unitate osoan jarduerak eskaintzen dira eta unitateen amaieran ikasitako oinarrizko kontzeptuen zerrenda eta laburpen bat dago, bai eta kontzeptu horiek ikasi ote diren egiaztatzeko ariketak eta autoebaluaziorako galderak ere. Azkenik, pentsamendu ekonomikoa historian nola aldatu den jakin daiteke, unitate bakoitzaren amaierako orrialdea irakurrita. Tabla de Contenidos 1. Ekonomia: hautatu beharra. 2. Ekoizpen faktoreak eta eragile ekonomikoak. 3. Sistema ekonomikoak. 4. Ekoizpena eta enpresa. 5. Ekoizpen sektoreak. 6. Mekatua. 7. Mekatu ereduak. 8. Ekoizpen faktoreen ordainsaria: lan merkatua. 9. Merkatuaren hutsegiteak. 10. Makroekonomiak: makromagnitudeak. 11. Eskari eta eskaintza erantsia: zikloak eta langabezia. 12. Estatuaren eskuhartzea eta zerga politika. 13. Sektore publikoaren aurrekontua eta aurrekontu politika. 14. Ekonomiaren finantzaketa: dirua eta bankuak. 15. Banku Zentrala, moneta politika eta inflazioa. 16. Nazioarteko ekonomia eta ordainketa balantza. 17. Dibisen merkatua eta Europako Moneta Batasuna. 18. Hazkunde ekonomikoa. 19. Garapena, pobrezia eta ongizateegoera. 20. Euskal Herrio ekonomia eta erreferentzi esparrua.